Euskal Herriko Bilgune Feministak, “emakume abertzaleon V. topaketa feministak” iragarri ditu.
Martxoak 2, 3 eta 4, Leitzara gerturatzeko deialdia zabaltzen dihardu Euskal Herriko Bilgune Feministak.
“Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketak eta jarduerak” izan direla esan dute, nagusiki, Emakume abertzaleon Topaketa Feministak. “2001ean Leitzan, 2003an Eibarren, 2005ean Bilbon, 2009an Tolosan eta 2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Topaketa feministetan, momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak sortu ditugu, V. topaketa feministak ere horri erantzutera datoz.”
Blog berrian bildu dute informazio guztia, izena emateko txokoa barne: http://2012topaketafeministak.wordpress.com/
