Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua

Berrienak

Euskal Herriko Bilgune Feministak, “emakume abertzaleon V. topaketa feministak” iragarri ditu.

Martxoak 2, 3 eta 4, Leitzara gerturatzeko deialdia zabaltzen dihardu Euskal Herriko Bilgune Feministak.

“Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketak eta jarduerak” izan direla esan dute, nagusiki, Emakume abertzaleon Topaketa Feministak. “2001ean Leitzan, 2003an Eibarren, 2005ean Bilbon, 2009an Tolosan eta 2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Topaketa feministetan, momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak sortu ditugu, V. topaketa feministak ere horri erantzutera datoz.”

Blog berrian bildu dute informazio guztia, izena emateko txokoa barne: http://2012topaketafeministak.wordpress.com/

Epaileak, Bilboko Espazio Publikoaren kontra aurkeztutako helegiteak onartu ditu.

Gaur goizean (urtarrilak 27), epaitegiak, 70 erakunde baino gehiagok Bilboko Espazio Publikoaren kontra aurkeztutako helegiteak onartu ditu.

20 eguneko epea eman dio udalari helegite hauei erantzuteko.

Pausu garrantzitsua den arren, astiro doa prozesua. Bien bitartean, kaleetan nahi duguna egiten jarraituko dugu. Bilboko udalari esan nahi diogu, bertan behera utzi ditzala arau zapaltzaileak, ez dizkiotelako ezertarako balio.

Kalea gurea da.

GazteBurdela-ren aurkezpen hitzaldia Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean.

Otsailak 9, arratsaldeko 19:00etan izango da GazteBurdela-ren aurkezpen hitzaldia Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean.

Manifestuaren aurkezpena eta topaketen nondik norakoak azalduko dira bertan.

“Sexual Herria” liburuaren aurkezpena

Itziar Ziga euskal idazlea bere azken liburua aurkeztuko du.

Urtarrilak 20, 19:30etan, Bilboko “La Bolsa” udaltegian.

Bilboko Espazio Publikoaren Ordenantzaren inguruan ere hitz egingo dugu.

GazteBurdela, inposatutako arauak hausteko topaketa.

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak GazteBurdela topaketa iragarri du datorren martxoaren 24rako, Durangon. Antolatzaileen esanetan, ekimena «hausnarketa sakonetatik eta autokritika zorrotzetik» jaio da, «gay eta lesbiana erakunde erreformistek» historian zehar erabilitako «erakusleiho eta ghettoetatik» kanpo, eta bereziki gazteentzat dago zuzendua.

GazteBurdelak «sexualitate hautuetatik harago» joateko apustua egiten du, «sistemak gure bizimoduan inposatutako bizi eredua» irauliz.

Sexu askapenerako plataformaren esanetan, bizi eredu hori «normatan eraikitako sistema kontrolatzailea da», gure nortasunean txertatutakoa, azken batean, «askatasunez garena izateko aukerak bi patroi zurrunetara mugatuz».

Iraultza modu berriak

Errealitate horri aurre egiteko «borroka eta dinamika moldeak amaigabeak» izan daitezkeela diote Gaztehgam-ekoek, eta horregatik eta horretarako sortu dutela GazteBurdela: «Bi urterik behin bada ere, elkarte, eragile eta mugimenduok norma denak hausteko aukera izan dezagun».

Antolatzaileek Durangora martxoaren 24an gerturatzeko deia egin zuten, «Norma denak hautsi nahi ditugu!» lelopean. GazteBurdela «mugimenduaren arma» bihurtu nahi dute, «sistema honek debekatzen digun guztia euren muturren aurrean eginez» argitu dute.

Kontatu gurekin!

Kontatu gurekin!

Abenduak 17 indarkeria sexistaren kontrako manifestazioa Bilbon, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitua.

Emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batuzetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala da. Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondoriolez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.

Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola… dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.

Deia egunerokoa eta bere homofobia.

Orain denbora gutxi, hauteskundeekin batera, zenbait alderdi eta hautagai politikoren heterofaxismoa salatu genuen. Iñaki Azkuna, EAJko kidea ez balitz bezala, eta bere polizia munizipala indarrez espazio publikoaren ordenantza sexofoboa ezarri ez balu bezala, hainbat jeltzalek -jaungoiko eta lege zaharretako horiek-, harriduraz hartu zuten EAJ salaketa izana: EAJ heterozentrismoan bere politikak oinarrituko ez balitu bezala. Berehala Iñigo Urkulluren prentsa gabineteak gure blog-ean dozenaka mezu oldarkor idazteko erabakia hartu zuen.

Baina orain, alderdi jeltzalearen bozgorailu batetik, Deia egunerokotik, futbol partida baten garaipena homofobiarekin zelan ospatu dezakegun azaltzen digute. Izan ere, gaur, Freddie Mercury-ren heriotzaren hogeigarren urteurrena da eta, Athletik-ek partida irabazi dueneko eguna. Horrela izanik, ondoan dagoen bineta aurkezten digute.

Gure ipurtzuloekin gozatzeko ahalmena dugun gizonek -emakumeek ez dute estigmatizazio hori jasan beharrik, heterozentrismoaren ikuspegitik eurak zulatuak izateko jaioak dira eta, horretarako zuloa berdin du- beti zalantzagarritasunean kokatu gaituzte, “benetako gizonek” -harrak!- egin behar ez duten sexu praktika balitz bezala.

Ala eta guztiz ere, uste genuen XXI. mende honetan, komunikabideek, homofobia ekiditeko auto sentsura minimo bat zeukatela. Deiak erakusten digu ez dela horrela. Gizonak zulatu-ezinak direla, zulatzaileak direla alegia; eta zulatuak izaten badira, euren gizontasuna galtzen dutela eta beraz, emakume bihurtzen direla. Finean, gizon zulatzaileak emakume edo gizon zulatuen gainetik daudela. Baina hori Sabino Aranak -EAJren fundatzaileak- esan zuen aspaldi: “Emakumeak, bihotzez eta mentalitatez, gizonak baino gutxiago dira”.

Horrelako irakurketak, ondorio zehatzak ekartzen dituzte: homofobia, lesbofobia, transfobia, sexofobia… HETEROFAXISMOA! Sexu praktika jakin batzuk anormalak eta ekidin beharreko praktika moduan aurkezten dute jendaurrean homofobiarako haitzaki bihurtuz.

Irakurri izan dugu, Gaztehgam-ek mugimendu apolitikoa izan behar duela nonbait. Gezurra galanta! Naiz eta guk politikaz paso egin, politikak ez du gutaz paso egiten. Eta horrelako jarreren aurrean, ozen esaten dugu, gu ez garela bakarrik ekaineko hiri handietako kabalgatak apaintzen duen kolektiboa; ez eta heterofaxismo eraso larrien aurrean unkitu baina isilik geratzen garen horietakoak. Hori, gay eta lesbiana erakunde erreformistei dagokie. Guk erasoei erantzuteko gaitasuna badugu.

Naizena Izateko: gose musika talde Arrasatearrak egindako GazteBurdela-rako abestia.

Klikatu diskaren portadan, abestiaren letra irakurtzeko.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

49 harpidedun